2009/02/26

TXOOOOTX!!!

Autobus bat, 55 lagun, kobazuloa, bakailao-tortilla, txuleta, gazta, eta hainbat kupel...
Istorioaren amaiera, argazki bidez, kontatuko dizuegu... imajina dezakezue hala ere, ezta? kar-kar!

2009/02/23

Euskaldun zaharrik gabeko herria

Meatzaldeko Abanto-Zierbenak kanpotar asko erakarri zuen lanera 60ko hamarkadan.
Bizkaiko herria Kantabriatik bost kilometrora dago, Bilbotik 20ra.
Abanto-Zierbenan, 2001ean, euskaldun zaharrak %0'77 ziren. Orain euskaldunak %22 dira.

ARGIA astekarian Abanto-Zierbenako euskaldunei buruzko erreportaia bat agertu da. Euskara elkarteko
eta euskaltegiko zenbait kide, euskara zinegotzia eta euskara teknikaria mintzo dira: jarraitu irakurtzen.

2009/02/20

EGUNKARIA LIBRE!


Gaur, otsailak 20, sei urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak EGUNKARIA itxi zuenetik. Urteurrena gogoratu eta auzia ixteko eskatzeko elkarretaratzea egingo da goizeko 12:00etan Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

2009/02/13

Kultur Txangoa

Gurekin etorriko zara Gipuzkoa aldera?

Otsailaren 28an, larunbata, euskal paleolitiko aroko ondarearen erreplika ikusiko dugu Ekainberrin. Baina argi dago, behin autobusa kontratatuta ez garela bueltan etorriko... Ezta pentsatu ere! Azpeitiko sagardotegi batean bazkalduko dugu; izan ere, txotx egitea ere kirola omen da...

Prezioa: 30 euro (25 euro bazkideentzat).

Anima zaitez eta eman izena: 94 636 94 47.


2009/02/10

.EUS elkartea: sinatu!

Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua. Horretarako sortu dugu PuntuEus Elkartea. Hori da gure helburua: .EUS domeinua eskuratzea.

Katalanek iaz lortu zuten .cat domeinua, Galiziarrak (.gal) , Galestarrak (.cyr) eta bretoiak (.brhz) lortzeko bidean ari dira; beraz, euskaldunok ere bai! zure laguntzaz .eus lortuko dugu! sinatu hemen.

Informazio gehiago: Euskara eta Euskal Komunitatea Interneten.